Aste honetan Trikimailuen Baratza hasi dugu! Suge eta Sator Gometxara etorri dira ipuinaren hasiera kontatzera. Trikimailuen Baratzeko txorimaloak ez daki animaliak beldurtzen eta hauei herriko trikimailu guztiak biltzeko eskatu die. Guk ikastolan eta etxean egindako trikimailuak elkarbanatu ditugu eta hauek txorimaloarentzat geldituko dira.
Oraingoan ez gara ezerezetik hasi, paper zurian orban beltz bat topatu du bakoitzak eta horretatik abiatuz txorimaloa eratu da. Batzuek orbana buruan txertatu dute; beste batzuek gorputzean… “txorimaloak atzaparrak ditu” , “txoriak hurbildu zaizkio eta beldurrez eskapatu dira lagunei abisatzera”, “begiak bueltaka ari zaizkio”… Maltzurrak diren formak eta bizipenak azaleratu ostean, elkarrekin txorimaloaren eskulturarekin hasi gara.
Non sartu ote dira Suge eta Sator?? Datorren astean ikusiko dugu!
Oh: Tailerreko argazki guztiak ikusi nahi badituzu, sakatu hemen