1, 2, 3… 1, 2, 3… 1, 2, 3… 1, 2, 3… zenbatzen du Muxuk haserretzen den bakoitzean. Emozio hori kontrolatzea kostatzen zaio eta kontrolatu ezin duenean sua botatzen du ahotik. Lagun askoren ilea erre du horrela. Maitatzen duen jendeari minik ez egiteko alde egin du. Arazo bat daukagu! Gure azken saioko emanaldian behar beharrezkoa dugu dragoia. Non sartu ote da?
Muxu lasai egon dadin lehenengo bere konfiantza lortzen ahalegindu gara. Noiz ateratzen zaigu sua ahotik? “Amak zigortzean haserretu egiten naiz. Logelako gauzak botatzen ditut eta ama lehen baino gehiago haserretzen dela ikustean, gehiago haserretzen naiz ni”, “nahigabe telebista apurtu nuenean, telebista ikusi gabe geratu nintzenean asko haserretu nintzen”. Haserretzen garenean izaten ditugun jarreren inguruan hitz egin dugu eta haserrea bera paperean irudikatu dugu.
baina oraindik ez da harrapatzen utzi. Pista bat utzi digu “bere ezkutalekura
heltzeko irudia”. Tren bat osatuz, bata bestearen bizkarrean gure dragoiarengana hurbilduko gaituzten irudiak marraztu ditugu.“Etxe urdin bat…”
Datorren astera arte!
Oh: Tailerreko argazki guztiak ikusteko sakatu hemen