Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VI)

Berriro iritsi da lasterketaren eguna.
Geldok bere etxeak duen pisuak aurrera egiten laguntzen ez duela uste du.
Etxea (oskola) hosto gorriaren azpian utzi eta zama gainean ezer ez duela irteerara abiatu da.
Hara hurbiltzen den bitartean ingurua tentuz aztertzen hasten da (aldapak, zuhaitzak, zuloak…).

Gu saio honetan espazio berri batean murgildu gara. Batzuek lekua ezaguna zuten arren, beste begi batzuekin begiratu diogu inguru ezagun horri.
Hainbat txoko arakatu ditugu eta gure arrastoaren seinale diren marrak sortu ditugu airean. Marra horiek saioaren mugimendua utzi dute geldirik.
Estanpatuen bidez egunerokotasunean gurekin dauden elementuetan bazterretako irudi ezkutuak harrapatu ditugu.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VI)Behin lasterketako informazioa eskuratuta lasterketan parte hartuko duten animaliak zelaian kokatu ditugu, bakoitzak eskatzen zuen gunearen arabera. PUM!!! Hasi da lasterketa! Oraingoan ere, gure laguna batzuetan motel bestetan azkar doa… “Lotsatuta sentitzen da hainbeste jenderen aurrean egotean”, “barraskiloa nekatuta dago”, “pisua nabaritzen du”, “Geldo bare bihurtu da eta bakarrik sentitzen da”, “gurasoek ez dute Geldo ezagutzen eta ez da seguru sentitzen”. Basoko gainerako animaliek ez dute Geldo ezagutzen (oskolik gabe) eta ez diote kasurik egiten. Beste bat ematen du. Barraskiloa baino barea dela uste dute askok. Gainera gure barraskiloak betiko postuan bukatu du berriro . “Lotsak geldiarazten du”. Blokeatzen duen hori ez da bere bizkarrean eramaten duen oskola, jendearen aurrean sentitzen duen lotsa baizik. Pixkanaka-pixkanaka bere burua errespetatuz eta maitatuz egoera horiei aurre egiten ikasiko du. Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VI)

1, 2, 3…..
Datorren astera arte!

Oh: Argazki guztiak ikusgai hemen

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude