Zuhaitzak kili-kiliak sentitzen ditu barnean berak bizitakoak burura ekartzen dituenean… Bat-batean zizare bat zuhaitzaren enborreko zulotxo batetik atera zaio.
Zuhaitzaren barnea oso iluna da, belarrien bitartez zuhaitzaren barneko koloreak entzuteko gai izan da.
“Koloreak ezin dira entzun!” Ez? Musika jarri eta mota eta indarraren arabera kolore batekin erlazionatu dugu. “Musika beltza da, oso fuertea delako”, “urdina, itsasoan nengoela iruditu zaidalako”, “horia, oso suabea delako”, “urdina, txoriak entzun direlako eta txoriek itsasoan hegan egiten dutelako”. Musikak hamaika kolore dauzka! Hori aprobetxatuz, erritmo, tentsio eta forma ezberdinetan mugitzen ibili gara, bakoitzak koloreak esaten zionaren arabera.
Amaitzeko, hiru kolore berezien magia ikusi dugu. Ureztaontzi bakoitzetik kolore bateko ura ateratzen da (gorria, horia eta urdina) hirurak zuhaitzaren sustraietan nahastean marroia sortu da, zuhaitzaren enborreko kolorea.
Urrunetik datozen hiru ur ezberdin horiek ezinbestekoak dira zuhaitza den hori izateko.
Datorren astera arte!!
Oh: Argazki guztiak hemen ikusgai:https://flic.kr/s/aHsm9yn9kW