Ipuinean Ametsek gauetan bere buru barruan duen hori kanporatzea lortu du. Hitzekin egitea kostatzen zaionez, margoaren bitartez errazagoa egin zaio.
Guri musikak lagundu digu. Barnetik kanpora aritu gara. Hasteko, begiak itxi eta musika desberdinak entzun ditugu. Bakoitzaren ostean, musikak istant horretan transmititu digunaren arabera, barnetik kanpora ateratako indarrarekin bota dugu globoa “musika honekin haserre dago” “pozik”… Globoak aztarna desberdinak uzten joan dira, musikak eragin dizkigun barne zirraren aztarnak.
Ametsek oinekin marrazten zituen bere ametsak, ohean etzanda zegoela lotan egongo balitz bezala.
Ondo lo egin eta amets gozoak izan!
PD: Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen