Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (IV)

Basamortuan zuhaitz bat dago bakarrik. Zahartzen ari da… Urrunetik hiru pertsona etortzen zaizkio ureztatzera. Bata, goizez, Asiatik, beste bat, arratsaldez, Afrikatik, eta azkena, gauez, Euskal Herritik. Nolakoak dira urrunetik datozen pertsonak? Zertan dira ezberdinak? Zertan antzekoak? Bakoitzak ezberdin imaginatu ditu. Komunean duten gauza bakarra ureztatzeko ureztaontzia izan da.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (IV)

Zuhaitzari adarretara txoriak etortzen zaizkio, eta bere inguruko gauzen berri ematen diote. Guk istorioko zuhaitza sortu dugu. “Jaio zenetik bertan egon da?”, “txoriek ez dute hitz egiten”, “asko jakingo du zuhaitz horrek”, “zuria da elurtuta dagoelako”, “zuhaitzak forma arraroa dauka!”, “basamortuan bizi delako..” Begiekin azala baino ez da ikusten… Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (IV)

Datorren astera arte!

Oh: Tailerreko argazki guztiak ikusteko sakatu hemen:

Gometxa tailerraren argazkiak (III)

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude