Ipuinean munstroa ezin izango da hirira bueltatu… Guk gure munstroa agurtzeko modua aurkitu dugu! Urrun-urrun dagoen arren entzuteko gai izango da. Nola? Musikarekin!!
Borobil, karratu eta triangelu forma duten hiru lagun izan ditugu gurekin. Pinki, Penke eta Ponko deitzen direla entzun dugu baina… Nor da nor?
“Pinki triangelua, puntaduna delako!”, “Ponko borobila, lodia eta handia delako!” “eta bestea Penke”. Era honetan, soinuak formekin erlazionatu ditugu, “gure Kaskabiloak Pinkirenak dira!” “Danborrak Ponkorenak!” Ondoren, taldea eta abestia osatzeko momentua heldu da! Gometxaz beteriko partiturak sortu ditugu eta erritmo sinpleekin jolastu gara. Sekulako kontzertua eskaini diogu Gogokori. Ziur gaude entzun eta agurra pozik jaso duela!
Datorren astean ipuin berriari hasiera emango diogu! tik-tak, tik-tak….
PD: Argazki guztiak hemen ikusgai