Mezuan Elorkik bere aitak ate magikoak egiten zituela kontatu digu. Hauek, denboraren makinaren antzera, nahi dugun egunera eraman ahal gaituzte.
Guk ere ate magiko bat eraikiko dugu, baina ssssssssh sekretua da…
Zer topatuko dugu beste aldean? Zeintzuk dira gure nahiak, desioak…? Edozer egon daiteke atearen beste aldean!
Jolas denda bat! Dantzaldia! Gozokiak, janaria eta Pikachu! Itsasoko animaliekin abentura bat!
Buruan gordetakoak paperera pasatu ditugu eta ondoren horiek sortzen hasi gara. Denborak aurrera egin ahala gauzak aldatu egiten direnez, gure sorkuntzek prozesuan zehar forma desberdinak hartuko dituzte. Atea oraindik itxita dago, datorren egunean irekiko da!
Datorren astera arte!
PD: Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen