Gure bi bihotzeko (eta bihotz oneko) Gogoko munstroaren armairuan sartu gara eta hara, zer topatu dugun! Txukiren, dinosauroaren, zakurraren, armiarmaren… mozorroak! Umeekin jolasteko asmoa duen arren, Gogokok jantzi horiekin lagunak ikaratzen ditu. Armairuaren izkinatxo batean, putzu beltz batzuk ere topatu ditugu. Zer egongo da barruan?
Saioarekin hasteko, emozioen jolasean, 6 emozio identifikatu, deskribatu eta antzeztu ditugu: beldurra, poza, tristura, lotsa, haserrea eta nazka. Aktore eta aktoresa bikainak ditugu taldean! Emozioak ezagutu ondoren, Gogoko munstroari bere armairuaren putzu beltzetan zer dagoen asmatzen lagundu diogu. Armairua ilun-ilun dagoenez, ezin izan dugu zer dagoen begiekin ikusi… Putzu sentsorialetan, testurekin, formekin, ukimenarekin eta sentsazioekin aritu gara eta jasotakoa muralean antzeztu dugu. Hasiera batean banaka eta gero binaka (itsua eta gidaria). Horretarako, material eta kolore desberdinak erabili ditugu. Hau oso biguna da eta apurtu daiteke! Papera erabiliko dut eta kolore zuria! Hauek gogorrak dira, eskuarekin egingo dut! Bukatzeko sentitu dugunari buruz hitz egin eta adierazi dugu. Nik lotsa, nik beldur pixkatxo bat, ni ausarta izan naiz eta ez dut beldurrik izan..
Saioan munstroa gehiago ezagutzeko eta berarekin jolasteko aukera izan dugu. Hurrengoan, tamalez, agurtu behar izango dugu… Hori bai, agurra ozen entzungo da!
Datorren astera arte!
Argazki guztiak hemen