Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (II)

Hodeik ilargia hurbiletik ikusi nahi du. Bete-betea. Zelan helduko da ilargiraino? 

“Kohete batean!”, “hegazkin batean”, “puxika batean”, “makila batekin, gainean jartzen da eta heltzen da”, “salto egiten du”… 

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (II)

Guk Hodei ilargiraino heltzen lagunduko duen kohete bat sortu dugu. “Nik izar formarekin egin nahi dut”, “zati guztiak batu ahal ditugu handi bat egiteko”, “gu sua egiten ari gara”, “horia izan behar da zeruko izarrak bezala”, “marrak despegatzeko egin ditut”, “nik hirukia eta karratua batuko ditut punta bezala”, “bandera bat egin ahal dugu”…
Barrura sartu eta gorantz joaten hasi gara. Hasieran, gure gorputzak pisutsuak izan dira. Pixkanaka, lurraren grabitatea gero eta gutxiago sentitzen hasi gara. Mugimenduak leundu eta gure berbak geldotu dira. Sentsazio hori puxikekin jolas-harremanetan lortu dugu.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (II)

Ilargiak beso zabalekin hartu du Hodei.  Gure protagonista, lehenengo, bere besoetan kulunkatu da. Gero, ilargia lotsaren lotsaz ezkutatu eta desagertu egin da. Hodeik kili-kiliak egin dizkionean, irribarretsu agertu da berriro ere. 
Gure suziriarekin ilargira heldu gara azkenean!
Zeruko izarrak irudikatu ditugu. Batetik bestera saltoka aritu gara eta hauek igortzen duten argi distiratsuaren arteko nahasketak egin ditugu. Oinekin, geldirik eta dirdirka ari ziren izarrak, iheskor bihurtu ditugu. Amaieran, iluntasunak bere magalean jaso ditu.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (II)

Iluntasuna gure zain dugu…
Datorren astera arte!
Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude