Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen… (I)

Gaur Amalur asmatzailearen kondaira ezagutu dugu. Makusi hodeia benetan existitzen al da? Hodei berezia dela esaten dute. Begiratzen duzun lekuaren arabera forma aldatzen du, baina hodei bera da.

 Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen... (I)

Zer egin dezakegu hodeia ikusteko? “Betaurreko batzuk sortu”, “teleskopioa”, “kobazulo batean sartu, han itxaron hodeia sartu arte eta harrapatu”, “leiho magikoa”
 
Zeruari begira jarri gara hodeiak marrazten. Hodei berari, forma desberdinak topatu dizkiogu. “Zaldia”, “untxia”, “ahatea”, “kea”, “pertsona bat”
Guk zeruari begiratzen genion bitartean hodeiak guri begiratzen zigun.
Horretarako bikoteka jarri gara eta geruza garden baten bitartez, zerua eta lurra banatu ditugu. Batzuek hodeiaren rola hartu dute eta besteek Amalurrena. Oso desberdina izan da margoa norberaren gainean sentitzea, edo bikotearen gainean margotzea.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen... (I)

Bukatzeko, guztion artean teleskopio erraldoia eraikitzen hasi gara. Batzuek bozetoa prestatu dute eta besteek, horri jarraituz, egiteari ekin diote. Teleskopioan begiratzen dugun zuloaren arabera, kolore eta forma desberdinak topatuko ditugu. Baietz honekin hodeia azkar aurkitu!
Datorren astera arte!
Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude