Txorimaloa ez da asetzen. Gero eta gehiago nahi du.
Sator eta suge txorimaloaren sudur zuloetatik sartu dira eta aaaaaatxis! , doministiku eginez, jandako trikimailu guztiak ahotik atera zaizkio.
Guk, musikaren laguntzaz, trikimailu zati horiek berreraiki nahi izan ditugu. Horretarako, hainbat estanpaturekin, ezerezaren aurrean, konposatuak egiten hasi gara berezitasun batekin: musikak hala agintzen zuenean, gure aurrean geneukan lana aldatu, eta beste batek hasitakoari jarraipena eman diogu. Zaila egin zaigu guk hasitako lana beste bati jarraitzen uztea, baina azkenean, guztion sormena batuta emaitza adierazgarriagoak lortu ditugula antzeman dugu! “Ze txuloa! Itsasoa ematen du“, “lore bat dauka tximinian”, “herrian pertsona asko bizi dira eta kotxe asko daude errepidean”, “zulo guztiak tapatu ditut berriro sator eta suge herrira ez etortzeko”
Txorimaloaren lagunei esker trikimailuen suntsipenetik honen eraikuntzara heldu gara. Emaitza sendoagoa izan da. Izan ere, batzuetan, beharrezkoa egiten zaigu duguna suntsitzea etorkizunean eraiki ahal izateko.
Urte berri on denoi!
Oh: Gometxakeko argazki guztiak ikusi nahi badituzue, sakatu hemen: https://flic.kr/s/aHsm9yn9kW