Asteburua Barrian!

Inauteriek utzitako zapore goxoarekin, txantxikukideok asteburua Barriako aterpetxean igaro genuen. Larunbatean goizean goiz jeiki, hartu beharrekoak motxilan sartu eta kantu artean egin genuen Barriara arteko bidea; emozioz, dibertsioz eta bihurrikeriaz beteriko asteburuari ekiteko prest !!!
Heldu bezain pronto, motorrak berotzeko zenbait jolastxo egin genituen eta arratsaldean “Gerrilla Girls Quiz” gynkanarekin jarraitu genuen. Emakume gerrillera ezberdinak gynkanaren erdigune izan ziren, sua, jolas koperatiboak, interpretazio dinamikak… Ez ziren gutxi izan asteburuan zehar egindakoak. Iluntze partera, gaua gainean eta horrekin batera gaubela !!

Asteburua Barrian

Igandean adinka banatu eta formakuntza saio ezberdinak eraman genituen aurrera: sexualitatea, botere harremanak eta heteroaraua landu genituen, besteak beste.
Primeran genbiltzan, baina konturatu orduko Deustura itzultzeko ordua heldu zen.
Horrenbeste maite ditugun makarroiak bazkaldu eta dena txukunduta ondo, busera igo eta asteburu polit bati agur esan genion beste behin ere. Hau guztia atzean utzita ere, jaiak gainean ditugu eta Txantxikun lanean gaude!!!
Hurrengorarte, iku iku Txantxiku!!!
Share

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *