Arratsalde bikaina Okela Sormen Lantegiarekin

Okela Sormen Lantegiko kideek euren proiektua aurkeztu ziguten atzo Mullerenean. Nora eta Irati etorri ziren eta artista plastiko eta bisualen sarea osatzea helburu dutela zehaztu ziguten. Hori bai, artistaren zain egon beharrean, artistarengana jotzen dute. Bi hilabetean behin biltzen dira San Frantziskon duten lokalean, non artista batek bere lana aurkezten baitu 20 minutuz. Gero horren gainean eztabaidatzen dute.

Hauxe guztia euskara hutsez, jakina. Izan ere, euskara ere ardatz du Okelak. Arte Munduan euskararekiko zegoen hutsunea ikusi eta okupatzea erabaki zuten. Esaterako, berbaldi guztien sarrerak euskaraz egiten dute bakarrik. Diotenez, gonbidatuek harrera ona da eta Espazioan parte-hartzaile direnak eroso sentitzen dira. Gainera, eskuartean dituzten proiektuen artean Berbategia antolatuko dute. Ekimenak artea eta euskara irakastea xede du eta laister martxan jarriko da. Ezin hobe.

Okela Mullerenean

Bisita gidatuak ere antolatzen dituzte erakusketa bat antolatzen duten bakoitzean eta hurrengoaren data laister emango dute. Beraz, artea gustuko baduzu eta arratsalde bikaina pasatu nahi baduzu, San Frantzisko 11an Okela bisitatu. Gogoz hartuko zaituzte.

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude