“Arangoiti Plaza” eta Arangoitiko Ikastetxearekin batera hainbat ekintza antolatuko ditugu ikasturte honetan zehar! Hau da agenda, gorde datak!
- ARANGOITI KANTARI
Eskolako umeek prestatutako kantak entzuteko eta kantatzeko gogotsu gaude, txistularien laguntzarekin. Auzoan zehar eta hiru hilabetean behin egingo dugu. Kantak ezagutzeko, bihotza alaitzeko eta ahotsak batzeko aukera ederra. Lehenengo saioa azaroaren 24an (ostirala) izango da, hau ere arratsaldeko 19:00etan.
KANTUTEGIA HEMEN IKUSGAI.

- FILOSOFIA TAILERRA
Horrez gain, haien artean Haur-filosofia tailerra. Araneko plazan izango da, data zehazteke daukagu, baina Gabonak baino lehen izango da. Zertan datza horrelako tailer bat? Haurrarekin hurbildu eta proba ezazu…

- ARANGOITI PLAZA
Solasadirako Arangoti Plazan egindakoak berreskuratuko ditugu, hiru hilabetean behin eta jubilatuen egoitzan (Egileor kalean). Bertan, gonbidatu batek gai baten inguruan hitza hartu eta, ondoren, guztion artean berbetan arituko gara gaiaren inguruan. Lehenengo saioa Ignacio Villota idazleak gidatuko du. Gaia? Zoriontasuna. Nola izan zoriontsu egungo bizimoduan? Azaroaren 15ean (asteazkena) izango da, arratsaldeko 19:00etan. Bertan izango dugu elkarrekin gai horri buruz pentsatzeko aukera polita.
