Apirilaren 14ean Paula Kasaresek Zuek duzue giltza berbaldia eskainiko du Bidarte Udaltegian 19:00etan. Kasares (Iruñea, 1969) soziolinguista eta UPNAko irakaslea da eta berbaldi hau gurasoei zuzentzen die umearen euskalduntze prozesuan duten ardura azpimarratzeko asmoz. Berbaldia euskaraz egingo da eta haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
Izena emateko berbaizu@euskalnet.net helbidera idatzi edo 94 447 10 42ra deitu.