Andeak, Japon, Lur Santua eta Ekuadorrera bidaiatu Mullereneatik mugitu gabe!

Klasiko bat. Urtez urte Berbaizun toki berezia duena. Hitzordu aparta. Bai, asmatu duzue: badator Bidaia Kontaketa Zikloa. Bai, egia da. Bidaiatzea totem bat bilakatu da gizartean. Itxura egitearen garaian, bidaiatzeak zoriona bide dakar, jantziago bilakatzen bide gaitu. Ez larritu, ez goaz hortik. Bidaia Kontaketa Zikloa ez datza azalezko bidaiatzean edo kosmopaletismoan, bidaia batek norberari ekar diezaiokena konpartitzean baizik; beraz selfiak eta autobonboak ez dute tokirik izango. Era berean, ez pentsa Patty eta Shelmaren diapositibak ikusiko dituzunik urrunera letania bat entzuten duzun bitartean. Hori ere ez. Dinamikoa da Bidaia Kontaketa Zikloa.

Bidaia kontaketa zikloa 2015

Eman diezaiogun buelta munduari 4 geltokietan:

Maiatzak 22 lehen geltokia bisitatuko dugu 19:30ean. Janire Soldevillak Eta orain zer? Lau muga andino berbaldia emango digu. Janirek Txile, Peru, Argentina eta Bolibian zehar eginiko bidaia izango du hizpide eta bertan bizitakoa hurbilduko digu: Andeseko kultura(k), menturak eta abenturak Hegoamerikan.

Maiatzak 27 bigarren geltokian egingo dugu geldialdia 19:30ean. Jon Intxaurragak Japon-pon-pon kontakizuna osatuko du, Honshū uhartean bizi izandako bidaia hizpide. Tokyo, Yokohama, Kyoto eta Hiroshima izango dira bere esku bisitatuko ditugun txoko batzuk. Bonba atomikoa, gastronomia edo japoniarren bitxikeriak ekarriko dizkigu gazte ez hain gazte den Intxaurragak.

Ekainak 3 Asiatik mugitu barik Lur Santuan zehar bidaiatuko dugu Eloy Unzaluren esku. Erlijioa, kultura eta gatazketara hurbilduko gaitu Unzaluk 19:30tik aurrera Mullerenean baita telebistaren bidez ezagutzen ei dugun errealitatera ere. Nola bizi dira Jerusalemen? Arriskua sentizen da Palestinan zaudenean? Eta Jordaniaz zer? Ezer?

Ekainak 5 19:30ean Hegoamerikara itzuliko gara Luzuriaga sendiaren eskutik. Bidaia intimoa eta emozionala egin zuten deustuarrek Aitorren sorlekua eta Ekuador osoa ezagutzeko asmoz. Andeak, paisai izugarriak eta sustraietara itzulia kontatuko digute Luzuriagatarrek

[FIN DEL TRAYECTO- BIDAIAREN AMAIERA]

Esan gabe doa bidaia guztiak Mullerenetik hasi eta bukatuko direla eta gurekin bidaiatzea doan dela. Erdu gurekin munduari lau geltokietan buelta ematera!

Share

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude