Areto bete-bete egon zen ostiralean. Hizlari bat: Janire Soldevila. Bidai-lagun bat: Itziar. Bidaia bat: Lau muga andino. Proiektu bat: Amets guztiek hasiera bat daukate eta hau horrela hasten da. 4 hilabete eman zituzten Deustuko gazte biek hego-Amerikako zonaldea ezagutzen eta Janirek bere bizipenak ekarri zizkigun Mullereneara. Patagonian hasi eta Liman bukatu, Txileko Valparaiso, Maputxeen lurrak, Argentinako pampa, Bolibiako errepide aldrebesak eta Macchu Picchu zeharkatu eta gero. Oso paraje ezberdinak eta oso jendarte ezberdinak ezagutu dituzte biek, izan ere, “coach surfing”-ez egin baitute bidaia osoa eta horrek Andeak barrutik ezagutzeko parada eman die. Badira istorio bik arreta bereziki deitu didatenak: txamana ezagutu zutenekoa eta deabruak uxatzen zituen meza ikusi zutenekoa. Amets guztiek hasiera bat daukate eta Janirena Patagonian hasten da. Ikusteke dago orandik noraino eramango duen.
Hitzaldiko argazkiak ikusteko sakatu hemen
Janirek egin zuen bidaiaren argazki batzuk ikusteko sakatu hemen