Irungo hirukoteak ostiralean Mullerenean jo zuen Ahopeko kontzertuak ekimenak antolatuta, zeinak kontzertu sorpresak antolatzen dituen. Sarrera erosi arte entzuleak ez daki kontzertua non izango den eta aretoan sartu arte nork joko duen ere ez. Ekimen horren barruan Nire taldeak folk-kontzertua eskaini zigun. Azken kantan atera zituzten instrumentuak harritu gintuzten. Puru kutxekin kitarrak egin zituzten. Hemen Ibai Armentiak eta Berbaizuk eginiko argazkiak ikusgai dituzue.