Lagun handi bat galdu dugu egunotan, Zigor Argoitia Berbaizukidea.
Agur, joan zarelako, Ekaitz eta Ekhirekin jolasean ari zinela, bi altxor horien irribarreen poztasunarekin.
Ohore, zure laguna izatea ohorea izan delako. Zurekin milaka mendi, bidaia, kontzertu, parranda, txanda, manifa, eztabaida, irrifarre… konpartitzeko ohorea izan dugulako.
Tipo ona zarelako eta maite dituzunen alde laguntzeko prest egon zarelako. Euskara eta herriaren aldeko lanean kide izan zaitugulako… Eta hori, zalantzarik
gabe, ohorea izan delako.
Zigor Berbaizuren sorreratik izan dugu alboan, kartelak egiten, txosnan lanean, eta bereziki… sukaldari lanetan.
Faltan botako dugu Zigor Berbaizun (eta baita bere paella goxoak ere!).
(jatorria: prest! )