A-12 GUREGU jaia Deustuko Gazte Lokalean

Aisialdi eredu heteropatriarkaletik at, gure alternatiba propioak eraikiz, urteak daramatzagu Txantxikun hezkuntza ez-formalaren alorrean lan egiten.

Aisialdi euskaldunari Deustun dagokion presentzia emateko helburuarekin gatoz txantxikuak oraingoan, jolasak duen botere eraldatzailea erakusteko nahiarekin.

Honetarako GUREGU jaia antolatu dugu datorren ostegunean Deustuko Gaztetxean. Zurekin jolastu nahi dugulako, zurekin abestu eta dantzatu nahi dugulako, eta batez ere, zurekin euskaraz dibertitu nahi dugulako.

GURE ETORKIZUNAGATIK, DEUSTUKO UMEENGATIK, A-12 DENOK GUREGU-RA!

GUREGU

Share

One thought on “A-12 GUREGU jaia Deustuko Gazte Lokalean

  1. Pingback: GUREGU | elorri bertso eskola

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude