Atzo Berbaizuko bazkideen aurrean aurkeztu genituen 25. urteurrena ospatzeko proposamenak. 20 lagun bildu ginen eta udaberrira arte aurrera eroan nahi ditugun ideiak aurkeztu genituen, besteak beste, azaroan Ipar Euskal Herria zikloa egingo dugula (laster xehetasun guztiak jakinaraziko dizkizuegu), apirilaren 1ean Berbaizukide eguna antolatzeko asmoa dagoela edota abenduaren 17an Gabonetako afaria antolatuko dugula. Era berean, proposamen berriak heldu ziren bazkideen partez, kanta apurtzaile bat egitea, esaterako.
Batzarraren gainean informazio xehatzagoa nahi duenak edo proposameneren duenak dei edo idatz diezagula.
Argazki guztiak hemen.