Atzo 11 EGUN EUSKARAZeko argazki erraldoia egin genuen. Gure kalkuluen arabera, 200 lagun inguru bildu ginen. Eskerrik asko guztiroi, baita izena eman duzuenoi!
BAIETZ DEUSTUALDEAN 11 EGUN EUSKARAZ
Atzo 11 EGUN EUSKARAZeko argazki erraldoia egin genuen. Gure kalkuluen arabera, 200 lagun inguru bildu ginen. Eskerrik asko guztiroi, baita izena eman duzuenoi!
BAIETZ DEUSTUALDEAN 11 EGUN EUSKARAZ
“Gainerakoek izugarriak bizi dituzte… eta nik? Nork jakingo ditu nire gertakizunak? Nik bizitakoak nirekin hilko dira.”
Bere enborreko betek, istorio asko ezkutatzen zituzten.
Zuhaitzak kili-kiliak sentitzen zituen barnean berak bizitakoak burura ekartzen zituenean…
Txoritxoen antzera (hitz egiten ez zuten txoritxo horiek), gainontzekoek zuhaitzaren gertakarien berri izan zezaten, gorputzarekin istorio horiek kontatu ditugu.
Ondoren, haizeak adar batean zintzilikatuta utzi dizkigun irudiak eta hiru egoera (ura, buztina, hostoak…) erlazionatu ditugu. Era honetan, begiek ikusten zutena, gure eskuek sentitzen zuten horrekin harremanetan jarri dugu. Istorio berri ikaragarriak sortu dira. Den-denak gure zuhaitzaren (Gometxa izena jarri diogu) azalean islatu ditugu. Basamortuan ondo errotuta dagoen seinale dira jarri dizkiogun erro sendoak. Apurka-apurka kimu berriak hazten hasi zaizkio, pozten ari ote da?
Oh: Argazki guztiak ikusi nahi badituzue sartu hemen: https://www.flickr.com/gp/44134674@N07/9s49e2
Ahobizi! Belarriprest! Bihar eta 21ean 19:00etatik 20:30ak arte zalantzak argitzeko bilerak izango dira Berbaizun (Ramón y Cajal 42, behean).
Zatoz edozein zalantza argitzera!
11 EGUN EUSKARAZen bidez
Basamortuan zuhaitz bat dago bakarrik. Zahartzen ari da… Urrunetik hiru pertsona etortzen zaizkio ureztatzera. Bata, goizez, Asiatik, beste bat, arratsaldez, Afrikatik, eta azkena, gauez, Euskal Herritik. Nolakoak dira urrunetik datozen pertsonak? Zertan dira ezberdinak? Zertan antzekoak? Bakoitzak ezberdin imaginatu ditu. Komunean duten gauza bakarra ureztatzeko ureztaontzia izan da.
Zuhaitzari adarretara txoriak etortzen zaizkio, eta bere inguruko gauzen berri ematen diote. Guk istorioko zuhaitza sortu dugu. “Jaio zenetik bertan egon da?”, “txoriek ez dute hitz egiten”, “asko jakingo du zuhaitz horrek”, “zuria da elurtuta dagoelako”, “zuhaitzak forma arraroa dauka!”, “basamortuan bizi delako..” Begiekin azala baino ez da ikusten…
Datorren astera arte!
Oh: Tailerreko argazki guztiak ikusteko sakatu hemen:
Ostiraleko argazkiak eta bideoak igo ditugu sare sozialetara. Kontzertu aparta eskaini zuten Beñatek eta Unaik, edo Physisek eta Pelaxek, non eurek kantak eta beste taldeen bertsioak nahastu zituzten, esaterako:
Lehiotikan bertsio hau
Edota Bi Zaldiren hau:
Pelaxek bere disko berria ‘Sua dela badio’ aurkeztu zuen Müllerenean eta honen ‘Talka’ duzue hemen:
baita diska izendatzen duen ‘Sua dela badio’ single berria ere:
Eta, zelan ez, argazkiak:
Omako basora joateko hasierako asmoa aldatu behar izan genuen, eguraldi kaskarra zela medio. Honen ordez, Gernikara abiatu ginen igande goizean giro ezin hobean, aurten gurera etorri diren txantxikukide berriak ezagutzeko eta, noski, ondo pasatzeko asmoz. Egun polita igaro genuen, jolasean lagun artean.
Gernikara heldu bezain laster, elkar ezagutzeko dinamikak egin genituen herriko plazan, arkupeetan noski, eta horren ondoren, Astrara abiatu ginen. Gernikako antzinako arma lantegia zena, gaur egun herritzarrentzat zabaldutako espazio autogestionatua da, herriko kulturgune eta bilgunea. Bertako proiektua ezagutu (herritarrek aurrera eramaten dituzten jarduerak eta tailerrak etab…) eta, hamaiketakoa jan ondoren, bi talde osatu genituen. Alde batetik, txikiak egon ziren eta haiekin konfiantza hartzeko Txantxikun ezagunak diren jolasetan aritu ginen: flopi flopi; erraldoia, aztia eta iratxoaren jolasa; izarra… Bestetik, nagusiek, eta haiekin aurten parapente koloretsu berria estreinatu estreinatu genuen maite zaitut, sagua eta katua eta marrazoa eta soroslea moduko jolasetan murgilduz.
Eguerdi partera, denok bazkaltzeko elkartu eta, etxetik ekarritako bazkari goxoa jan ondoren, tarte libre bat izan genuen. Labur geratu zaitzaigun: konturatu orduko dena jaso eta busera igotzeko ordua heldu zitzaigulako. Hurrengoa noiz egingo dugun zain iritsi ginen Deustura. Beharbada ez da uste bezain berandu izango, lehen asteburu pasa bertan dugu-eta!
Iku, iku Txantxiku !!!
Urtarrilaren 17an Uxue Alberdi Irakurleen Txokora etorriko da, atera berri den Jenisjoplin (2017, Susa) liburuaz berba egitera.
Data urrun badago ere, denboraz abisatzen dizuegu denbora lasai irakur dezazuen.