Luminaren abentura (Jone Yan Urresatarazu- Intxixu ikastola)

Bazen behin 14 urteko neskato bat Lumina deitzen zena. Lumina asmatzailea eta zientziazalea zen eskolan eta irakasleak gauza berritzaile bat asmatzeko eskatu zion.

Neskak egun osoa eman zuen zerbait asmatzen eta azkenean, lortu egin zuen; ponpak egiteko likido berezi bat asmatu zuen: ponpak egiteko likido bat. Baina onena zen ez zirela inoiz apurtzen. Orduan, ponpa bat egitea bururatu zitzaion, likidoa ondo funtzionatzen zuen ikusteko. Eta bai, ponpa txikitxoa atera zitzaion eta egiaztatu zuen ez zela apurtzen.

Gorde egingo zuenean, haize bolada batek ponparen barruan aire gehiago sartu zuen eta Lumina baino handiagoa egin zen. Haizeak ponpa eraman zuen eta Luminak haren atzetik jarraitu zuen. Bat-batean, estropezu egin zuen eta borobila barruan sartu zen. Zerurantz igotzen hasi zen eta Lumina bideratzeko modua frogatzen hasi zen: putz egiteak ez zuen ezertarako balio, ponpari bultza egiteak ere ez… Azkenean korrika egitean, ponpa mugitzen zela ikusi zuen.

Korrika eta korrika beste herrialde batera heldu zen, Latxo deitzen zena, eta hango umeak eta familiak txundituta geratu ziren Lumina ponpa barruan ikustean. Barrutik ateratzen lagundu zioten eta zer geratu zitzaion kontatzea eskatu zioten.

Luminak dena azaldu eta etxera bueltatu nahi zuela esan zien, baina lehenago umeei ponpak egiten erakutsi zien. Haiek oso ondo pasatu zuten, baina neskari etxera bueltatzeko ordua heldu zitzaion. Ponpa barruan sartu eta etxerako bidea hartu zuen. Etxean, beste bat egin eta klasera eraman zuen pote baten barruan.

 

Jone Yan Urrestarazu

Intxixu Ikastola

*Lehen hezkuntza ataleko ipuin irabazlea

Partekatu

Mikroipuin sariak banatu ditugu Ibarrekolandan!

Gaur mikroipuin-lehiaketen sariak banatu ditugu Ibarrekolandako Kontserbatorioan. Hauexek izan dira saridunak:

IRABAZLEAK (beti lez, ipuinak blogean argitaratuko ditugu):

Batxilergoa: Hutsunea sentitu– Ane Rodriguez (Botikazar BHI)

DBH 3-4: Hiriko bonba– Yerai Garcia (Ibarrekolanda)

DBH 1-2: AtrapaturikAiala Gines (Deustuko Ikastola)

Lehen hezkuntza: Luminaren abentura– Jone Yan Urrestarazu (Intxixu Ikastola)

Mikroipuin lehiaketaren sari-banaketaAIPAMENAK: Eiderren ametsa– Nahikari Iglesias Viudez (Deustuko Eskola) Aitorren erabakia– Ariana Vargas Villagómez (Arangoiti HLHI) Erlojua– Rubén Gómez Espinosa (San Inazio BHI) Mikroipuin lehiaketaren sari-banaketa

Sariek eman bitartean, Deustualdeko Hezkuntza Zentroek bertso-saio bat eskaini dute, non, besteak beste, bertso-antzerkia eta pastoral bat ikusi ditugun!

Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen.

Aste Santu txantxikutarra Bernedon!

Pasa den astean txantxikukideok Aste Santuko irteera egin genuen eta orientazio eta oreka probak aise gainditu ostean Bernedora heldu ginen. Arabako herrira heltzean, lau egunez geure etxea izango zena ezagutu eta atondu genuen.

Txantxikukook Bernedon!Hurrengo egunean, asteazkenean, telebistari buruz jardun genuen: hainbat jarduera eta dinamika antolatu genituen telebista berbagai zeukana. Iluntzean herrira hurreratu eta gaubelan ederto pasatu genuen. Nekatuta bageunden ere, hurrengo egunean Villafria herria ezagutzeko aprobetxatu genuen. Ibilbide zoragarria egin genuen goizez eta arrastian bi talde egin eta hainbat jarduera egin genituen. Iluntzean “Korrika Gaubela” antolatu genuen, geure Korrika propioa korrituz, eta Bernedon zehar galapan ibili ginen pozarren. Azken gaua zenez, diskotekatxoa antolatu genuen eta gerriak musikaren erritmopean astindu genituen. IMG_8910

Txantxikukook Bernedon!Aste Santuko irteera bukatzeko, Bernedoko etxea txukundu eta, etxeari agur esan ostean, Deusturantza abiatu ginen, egun hauetako une onak gomutan! IKU, IKU, IKU, TXANTXIKU! Txantxikukook Bernedon!

 

Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (V)

Ring! Berriro ere esnatzeko ordua, oraingoan danok amets barruan esnatu gara. Besoak luzatuta, eskilara estu bat heldu eta txiri-txiri goraka joaten hasi gara. Lehenengo munstro arrosarekin, gero dominoaren antzera jausten ziren soldaduekin.. egin dugu topo. Aurrerago, lurrean etzan gara eta zeruari begiratu diogu… “orain, forma hori desberdin ikusten dut, orain triangelua da”, “hemen zulo borobila dago”… begiratzen dugun lekua aldatuta formak ere aldatu egiten dira.

Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (V)Begiak itxita, lotan egongo bagina bezala, irudiak sortu ditugu. Binaka, batak bestaren bizkarrean marraztu eta besteak gorputzak sentitzen zuenari forma eman dio. Ze desberdina izan ahal den ikusten dena eta sentitzen duguna. Ondo lo egin eta amets gozoak izan! Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (V)

PD: Txokoaren argazki guztiak ikusi nahi badituzue, sakatu hemen