Deustuko jaiak Berbaizurekin

Martxoaren 21an 19:00etan: Gure kabuz ala hil dokumentala Gazte Lokalean Dokumentala Zikloaren barruan, Deustuko Gazte Asanbladarekin antolatua.

Martxoaren 22an 18:00etan: Elorriko bertsolari gazteen bertso-saioa Mullerenean

M-22 bertsolari gazteak Martxoaren 23an 18.00etan: MINTZODROMOA                                

19.00etan: BERTSO SAIOA (Elorri Bertso Eskola): Enare Muniategi, Mikel Aiartzaguena, Ander Anakabe eta Asier Urkiza.                                

20.00etan: BERTSO SAIOA: Miren Amuriza, Andoni Egaña, Oihana Bartra eta Fredi Paia. GAI JARTZAILEA: Arkaitz Estiballes. *ekitaldi hauek Done Petrin egingo dira baina eguraldi txarra egingo balu txosnagunera mugituko ginateke –

Martxaoren 24an 20:00etan: Mikel Urakenen kontzertua Mullerenean eta Bihotz Alaiekin Kantujira Done Petritik (Txistulariak ere egongo dira) Mikel Urakenen kontzertua Mullerenean!
Horretaz gain, txosna eta Jai Batzordeak antolatutako ekitaldi guztietan parte hartuko dugu!

Gora Deustuko jaiak!!!

Partekatu

“Oihuka dezagun: Gora Deustuko jaiak” (Pregoia)

Ostiralean Deustuko jaietako pregoia esateko aukera izan genuen Done Petrin. Geure jarrera berritzaileari eutsiz, mezu berria eta estetika berriak jorratzeko asmoz hauxe atera zitzaigun:

EUSKARAK ELKARTZEN GAITU! Gora Deustuko jaiak!

Eta hemen pregoi osoa:

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizbait ginaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gara sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
borroka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaxka gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.

(SAMPLER SOINUA)

Pregoiaren zalantzan / berben gainean dantzan
Mende laurden balantzan / amets baten
norantzan
Berba mintza/ edo hitza
Euskara da / bizitza

Elkarrez egitea / hori dugu baldintza
Bestela / ez gaude oso seguru
Bakarka ezin dela / eraldatu mundua
Bakarka ezin dugu / guk piztu Deustua

Borroka polit hontan / behar dugu alaitu
Jokatu eta maitatu / ez dezagun ahaztu
Euskarak elkartzen / gaitu
Euskarak elkartzen / gaitu

Kantagintza, Txantxiku / Ozen edo Gometxa
Bizitzaz eta euskaraz / gozatzeko ametsa
Elorri bertso eskola / Irakurleen txokoa
Bada mila motibo / bada arrazoi mordoa

Deustuko herritik / munduari begira
Elkar komunikatuz / txikitatik handira
Uriola ataria / ta Prest! aldizkaria
Lor dezagun beraz / egitasmo berria

Maribeltz / Irri eta Orro
Parranda / eta mozorro
Izan gara Dragqueenak / ijito estralurtarrak
Barbie superheroiak / ta beti deustuarrak

Mingainari eraginez / ezin gelditu mutu
Euskarara pasatu / eta euskara zukutu
Bagara euskalakari / euskahaldun inkonformista
Euskararen borrokan / gu bai malabarista

Goza daigun mingainaz / fereka eta irrika
Eta hasi prestatzen / laster dator Korrika
Hasi dadila festa / giroa eta parranda
Deustuko Herriak / egin dezala eztanda!

Gora jai herrikoiak / feminista euskaltzaleak
Eta denon arduraz / erasorik gabeak
Gogoan oroituz / gure artean ez daudenak
Oihukatu dezagun / gora Deustuko Jaiak!

Basea (Laize MCk eginda):

Gora Deustuko jaiak!!!!

Pregoiaren ostean, 2017ko Deustuko jaiak hasi dira eta Jai Batzordeaz antolatutako jarduerekin batera, Berbaizuk bere jarduera propioak antolatuko ditu jaietan:

Martxoaren 18an (13:00etan): Kantagintzakoak Bordatxo tabernatik aterako dira eta 14:00etan beste abesbatzekin batuko dira Done Petri plazan.

Martxoaren 23an (18:00etan): Berbodromoa Done Petrin, AEKrekin antolatua.

Martxoaren 24an (20:00etan): Mikel Urakenen kontzertua Mullerenean

Martxoaren 24an (20:00etan): Bihotz Alaiekin Kantujira Done Petritik (Txistulariak ere egongo dira)

Esan gabe doa txosnagunean ere ikusiko garela, izan ere, aurten ere Berbaizuk bere txosna jarriko du eta Etxepare Lizeoaren proiektu berriaren aldeko Hazten dugu hazten gaitu kanpainaren aldeko itsulapikoak jarriko ditugu txosnan.

Deustuko jaiak 2017

Gora Deustuko jaiak!!! Ondo pasa!!!!

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen

Amak Lur magoari, txikitan, txapel magiko bat oparitu zion.

Txapel honek zurekin bakarrik funtzionatuko du. Zu zara bere boterearen jaun eta jabe. Ondo erabiltzen baduzu bizitzarako edozein momenturako balioko dizu. Urduri zaudenean, beldur zarenean, indarra behar duzunean, ausartzen ez zarenean, haserre zaudenean… baina NOIZ, NON eta NOLA erabiltzen ikasi behar duzu.

Lur magoaren txanoa jantzi dugu eta izan nahiko genituzkeen boterei buruz hitz egin dugu. “Nik tyrannosaurus rex izan nahi dut”, “nik tximeleta, hegan egiteko”, “nik eraikitzailea”, “nik transparentea”, “elurra eskuekin sortzeko boterea”

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (IEta gure botereak? Zeintzuk dira guk ditugun botereak? Milaka botere ditugu gordeta, batzuk erakusten ditugu, baina beste batzuk izkutuan uzten ditugu eta gure barruan daudela jakitea kostatzen zaigu. “Nik dantza egiteko boterea”, “nik salto handiak egiteko boterea”, “korrika azkar egiteko boterea”, “jolasteko boterea”, “ikastolara egunero pozik joateko boterea”

Hasiera batean, Lurrek ez zituen botereak ondo menperatzen, hortaz, zer egin dezakegu?? “Gure botereekin lagundu”, “babestuta egoteko leku bat sortu!” Gure botere guztiak batu eta Lurrentzako babeslekua sortzen hasi gara. Zelakoa izango da babeslekua? Zer eduki behar du? Goazen eraikitzera! 

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (I)

Gogoz ibili gara babeslekua sortzen. Lehenengo planifikatu, gero lana banatu eta azkenik… ABRAKADABRA!

Datorren astera arte!

PD: Tailerreko argazki guztiak hemen ikus ditzakezue

Urteurreneko herri-bazkarirako tiketak salgai!

Apirilaren 1a gero eta hurbilago dago eta urteurreneko herri bazkariko tiketak salgai jarri ditugu (arrunta 15€tan, ikasleak/ langabetuak 8€tan eta umeak doan). 14:30ean hasiko da eta Done Petrin egingo dugu. Eguraldi kaxkarra egingo balu, Ibarrekolandako patiora mugituko ginateke!

Zeure tiketa nahi baduzu, Berbaizu Euskara Elkartetik pasatu! 25 urte eta haZSten!

Txantxiak Laudion!

Aurreko igande grisa txantxikukideok gure sudadera berdeak jantzi eta elkarrekin eguna igarota alaitzea lortu genuen; aspaldi “elurretara” joateko plana zena, Laudioko herria ezagutzea bihurtuta.

Goizean goiz Deustutik irten eta trenez abiatu ginen Bizkaia eta Araba tartean dagoen leku lasaiera. Plaza polit eta estali bat topatu eta segituan ekin genion herria ezagutzeari joko alai eta biziaz, bi taldetxotan banatuta. Talde bakoitzak ezagututakoa komunean jarri ostean, gure tripek marmarka zeramaten denboratxo bat jadanik, beraz etxetik ekarritako bazkari goxo-goxoa jaten eta ostekoak konpartitzen hasi ginen.

Bazkalosteko tartetxoak aukera ematen digu gure kabuz bakoitzak gustokoen dituen gauzak egiteko: siestan, futbolean, berriketan zein euskal dantzak ikasten aritzeko. Ostean, Txantxikun ohikoak diren, bai eta berriki sortu ditugun jolas batzuekin disfrutatu genuen. Azkenik, neka-neka eginda trena hartu genuen Deustura bueltan, beste behin ere, irribarre batekin ohera sartuta, hurrengo txantxiekintza noiz etorriko irrikitan.

Txantxiak Laudion

Bihar 12:00etan Hiri ibilbideak Unamunotik!

Larunbat eguerdian Bertan Bilbo! liburuan oinarritutako Hiri-ibilbideak egingo dugu Unamunotik. Pedro Zuberogoitiak, liburuaren egileak, gidatuko du ibilbidea. Asteartean Bizkaia Irratian bidearen nondik-norakoak zuten:

Bizkaia Irratia: Bertan Bilbo liburuan oinarritutako bisitak egingo dira Bilbon (12:05)

Eman izena 94 447 10 42an edo berbaizu@euskalnet.net helbide elektronikoan!

hiri_ibilbideak_eskuorria

PD: “Bertan Bilbo” esamoldeak zer esan nahi duen jakin nahi baduzu, sakatu hemen