Urriak 7: ‘Ez egin tiro anbulantziei’ Irakurleen Txokoan

Mikel Ayllon idazle laudiotarren opera prima da Ez egin tiro anbulantziei eleberriaXVI Igartza saria irabazi du obrak. Hitzordua urriak 7 20:00etan izango dugu Bidarte Udaltegian. Udan egonda, ez dago liburua ez irakurtzeko aitzakirik!

Hona Hitzen uberan weborrian argitaratutako sinopsia:

Kartzelan azaldu da bat-batean Gerard, zergatik ez dakiela. Sartu duten mundu krudel hori ulertu ezinik emango ditu egunak, banaka desagertzen hasiko diren kidez inguraturik: Fred, Karim, Telmo, Montag… Guztien arteko lokarria eta egoera ulertzeko giltza dirudi Sylviek, Gerardek arestian ezagututako emakume misteriotsuak. Nor dira mundu zaharra lurperatu nahi luketen horiek? Mundu berria jaio ezinik dabilen argiilun honetan, ez ote da munstroz beteko ingurua? Eleberri ausart bezain aberatsa gauzatu du Mikel Ayllonek Igartza sariaren laguntzaz.

Ez egin tiro anbulantziei

Partekatu

Elorri Bertso Eskolak merezitako atsedenaldia hartu du

Ikasturtearekin batera, Elorri Bertso Eskolak ere oporrak hartu ditu, laugarrenez. Apurka-apurka bidea egiten ari dira eta aurten 100 bideo baino gehiago igon dituzte Youtuben duten kanalera, eta euren jardueren berri blogaren bidez izan dugu.

Malen Amenabar nagusiekin ibili da irakasle eta Iñaki Iturriotz hezkuntz zentroko ikasleekin, ordea. Arestian ikusi dugun bideoan Iñaki Iturriotzen ikasleak entzun ditzakegu kantatzen Deustualdeko Euskararen Unibertsoaren barruan antolatzen dugun mikroipuin-lehiaketaren sari- banaketan. Aurten, Indautxuko Eskolarekin hasi dira elkarlanean, Markel Baroja eta Enare Muniategi Elorriko bertsolariei esker.

Berbaizun plazer handiz hartzen ditugu Elorriko lagunak eta klase batzuk hemen izaten dituzte. Gainera, euren bertsoez gozatzeko aukera ere izan dugu urtean zehar. Hemen San Juan bezperan Mikel, Ander eta Enarek eskeini ziguten bertso-saio ederraren zati bat. Markelek jartzen zituen gaiak.

UDA ONA PASA ETA OPORREN BUELTAN MULLERENEAN IKUSIKO DUGU ELKAR!