Zuberoko ikastolen aldeko otarrak salgai!

Aurten ere Eperra (Sohüta) eta Basabürü (Aloze) ikastolek Ikaskoli kanpaina abian jarri dute. Iaz 17.000€ lortu zituzten eta aurten “guti falta dugu, euskal lan postu oso baten ordaintzeko, Xiberoan”. Ipar Euskal Herriko ikastolen egoera ezberdina da, izan ere, “Andereinoak Frantses estadoak pagatuak dira, hortik kanpo, gastu guziak ikastola bakoitzaren gain dira” eta horretarako laguntza behar dute (informazio gehiago hemen).

Ikaskoli

Bi otar mota daude salgai Ahüzki (40€) eta Irati (52€), bertoko jakiez beteta daudenak. Abenduaren 4era arte eros daitezke eta hilaren 19an jaso ahalko dira Euskal Herri osoan.

Erosi, eta sostegantu euskara Xiberoan! On dagizuela!

 

Partekatu

2 thoughts on “Zuberoko ikastolen aldeko otarrak salgai!

  1. Egun on, Berbaizuko lagunak,

    Ondo lizateke lotura baten egitea gure webgunearekin : http://www.ikaskoli.eu
    Aurtenko kanpainan gauzatxo batzuk aldatu ditugu eta.

    Eskerrik hanitx gure laguntzea gatik,
    Agur bero bat Xiberotik !
    Beñat.

  2. Egun on Beñat!

    “Ikaskoli”, “Ahüzki”, “Irati” edo “Eros daitezke” berbetan sakatuz gero, nabigatzailea zuen webgunera doa.

    Ondo ibili

    Jon.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>