Uzkudun eta Gaztañaga, ospearen biktimak

Joxemari Iturralde Irakurleen Txokoan

Gogoko tokian aldaparik ez. Joxemari Iturraldek (Tolosa 1951-) bere literatur lanari buruz galdetu genionean hori esan zigun Irakurleen Txokoan. Hainbat liburu zein hainbat arlotan bere luma erabili du, azkena Perlak, traizioak, kolpeak, musuak (Pamiela, 2015), zeinak Paulino Uzkudun (Errezil, 1899- Madril 1985), Izzy Gaztañaga (Ibarra, 1905 – La Quinica Argentina, 1944) eta Ladis Goitik osatzen zuten lagun triangeluaren gorabeherak kontatzen dituen, traizioez eta emakumez beterikoa. Idazle tolosarrak umetatik entzun zituen Uzkuduni buruzko istorioak eta kontatzen zizkiotenak hiltzen ari zirela ikusita, istorio hauek kontatzea erabaki zuen, bestela desagertuko zirelakoan.

Uzkudun oso pertsona ospetsua izan zen Frankismoan, sona handiko boxeolari eta irabazlea, zineman No-Doan agertu ohi zen falangista, hitz gutxitan: diktaduraren ikur bat 50 urteetik gorako jendeak ezagutzen duena. Aitzitik, Izzy Gaztañagaren arrastoari tira egitea askoz zailagoa izan zela dio Iturraldek eta adibide bat jartzen du: Ibarran liburua aurkeztu zuenean Gaztañagaren parienteak hurbildu zitzaizkion eta esan zioten oso tipo jatorra ei zela baina apur bat buru arina. Ez zekiten askoz gehiago, izan ere, gazte eta Ameriketan hil zen. Hori dela-eta, Iturralde sator lanak egin zituen eta kontatu zuenez “garaiko egunkari guztiak irakurri zituela” liburua ontzeko.

Izan ere, oso boxeolari ezagunak izan ziren Uzkudun eta Gaztañaga, 30. garaian ospe handia izan zuten hemen zein Estatu Batuetan. Esaterako, Gaztañaga Estatu Batuetara ailegatu zenean New York Times egunkariak zioen Brooklingo zubia ukalbikada batez botatzeko gai zela. Iturralderen aburuz batak zein besteak arazo larria zituzten ospearekin eta zuten kudeatzen jakin izan. Uzkudun bere azken urteetan bere buruarekin haserre egon zen eta Gaztañagaren heriotza “desastre” bat izan zen. Gehiago jakin nahi duenak badaki zer egin: Perlak, traizioak, musuak, kolpeak hartu eta irakurri, ez da damutuko. Joxemari Iturralde Irakurleen Txokoan

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>