UXUE ALBERDIREN “EULI-GIRO”. Joseba Castroren iruzkina

“Atzoko partez (2014-03-05) solasaldia izan genuen Deustuko Irakurle Txokoan, polifazetiko haundia den euskal idazle batekin: UXUE ALBERDI ESTIBARIZ anderearekin.

Euskal herritara ez balitz eta Norvegiakoa edota Finlandiakoa, Suediakoa edo….., izan ezkero Nobel sarirako hautatuko lukete mundu horretan agintzen dutenek.

Hala da, bere gaztetasunean, plazaz plaza eta giro diferenteetan bere baliotasuna erakutsi digu Uxuek, beste behin.

Orain ipuin liburu forman.

Azken liburu honetan, Euli-giro, hain zuzen, argi uzten digu “paperean etzateko hitzak” (bere adierazpen zehatza eta aspaldikoa) zein txukun eta hain modu erakargarrian eta iradokitzailean.

Lana osatzen dituzten ipuinak, banan banan aletu izan genuen: berak, pizgarria eta inspirazio unea edota edozein gauza baliagarria izan zuenaz eta irakurleok eta entzuleok geure interpretazioaz edota gutako bakoitzak ulertzen zuenaz.
Kasu batzuetan nahastua agertzen da poetikarekin zer ikusi handia duen modu bat, ipuinak idazterakoan.

Hortik, Nobel sariaren aipamenarena: Alice Munro-k, Julio Cortazar-k etab., antzeko estilo dutelako euren ipuinetan.

Animatzen zaitugu irakurtzen.”

euligiro3

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/12966067183/in/photostream/

euligiro1

euligiro

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>