Txokoak

Kantagintza: Astelehenetan Bidarte Auzo Etxean biltzen gara 20:00etan lehengo eta oraingo euskal kantuekin gozatzeko asmoz. Horretaz gain, Santa Agedan, Deustuko Jaietan eta egun berezietan Kantujirak egin ohi ditugu.

Gabonak 2016

Kantagintzak euskal kanta tradizionalak plazara ateratzen ditu

Irakurleen Txokoa: Urtean zehar hainbat idazle ekartzen ditu Irakurleen Txokoak gurera. Aurretiaz liburuaren berri ematen da, jendeak lasaitasunez irakurtzeko denbora izan dezan. eta idazlea gure artean dela, bertaratzen garen literaturzaleok berarekin liburuaz berba egiteko aukera daukagu.

Harkaitz Cano Irakurleen Txokoan

Harkaitz Cano Irakurleen Txokoan egon zen urrian

Gometxa: Lau eta sei urteko umeek sormena Ipuinetatik eta jolasetik abiatuta, IKASI, IRAKATSI, SENTITU, PENTSATU, IKERTU, PROBATU eta ASMATU egiten dute elkarrekin, artetik eta artez! Ume bakoitzak, inguru ludiko batean, bere sorkuntza prozesua eraikitzen du. Ipuin bat balitz bezala lantzen dituzte gaiak, saioa “bazen behin” esaldiak abiatzen du, eta umeek gai bat jorratzen dute hilean hiru forma ezberdinetan: sarreran asmakuntza plastikoa, korapiloan gorputz adierazpena eta bukaeran soinu sorkuntza.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (eta IX)

Gometxatarrek sormena lantzen dute hainbat eratan

Partekatu