Txantximozorroak prestatzen!

Oraindik ere urtarrila den arren, adi ibili ezean, mozorrorik gabe harrapatuko gaituzte inauteriek. Aurten goiz datozela gutxi bada ere, Deustun gainontzeko herrietan baino astebete lehenago ospatzen baititugu. Asteburu honetan izango ditugu aratusteak, beraz, eta Deustuko Jai Batzordeak otsailaren 2tik 4ra egitarau oparoa prestatu du.

Txantximozorroak prestatzen!

 Txantxikukook igande goizeko desfilean hartuko dugu parte urtero lez, eta zorionez, erne ibili eta aurreko bi asteburuetan lan eta lan ibili gara mozorroa egiten, inauteriek ustekabean eta zer jantzi jakin gabe harrapatu ez gaitzaten. Lehenengo asteburuan soinean eramango dugun jantzia prestatzen eta bigarrenean konplementuak eta karroza egiten ibili gara. Xehetasun handirik ezin dugu eman, Deustun ohitura denez, konpartsa, kuadrila, zein aisialdi taldeen mozorroak sekretuan gordetzen baititugu (edo saiatzen gara, behintzat) desfile egunerarte. Beraz, ondorengo argazkiekin pistaren bat emango dugu agian, baina datorren iganderarte ez duzue jakingo aukeratu dugun gaiarekin asmatu duzuen.

Txantximozorroak prestatzen!Jakiminez beterik zaudetela badakigunez, desfilean ikusiko dugu elkar, Deustuko kaleetan zehar, gu hortik ibiliko baikara dantzan, abesten eta oihukatzen, eta ahal bada, jasotako saria ospatzen ere, noski! 

Txantximozorroak prestatzen!

 Iku, iku… Deustutik datorren artista da Txantxiku!
Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>