Txantxikuren udalekuak

Uztailaren 16a, goizeko 10.00ak. Deustuko Ikastolako azpiko kalea ume, guraso eta begirale gogotsuz betetzen hasi da. Maleta eta motxilak, barre eta negarrak. Denak sartu dira gutxinaka autobusetan. Urte osoan zehar ondutako harremanek gidatuko dituzte bi autobusak Murietaraino. Murietara heldu, ezagutza jolas batzuk egin eta, orain bai, ume zein begirale, denok daukagu udalekuak hasi direlako sentsazioa.

Erreza da proposatutako jolasa, 12 egunetako jolasa. Txantxikuok oasi bat eraiki behar dugu. Denon artean, denok batera. Lehen bi egunak Murietan, hurrengoak Acedon. Guztiontzako leku segurua baita oasia, elkar zaintzen duen jendez osatzen duguna, euskaraz osatzen duguna. Asterix eta Obelix izan gara eta elkartuta Davidek Goliat garaitu dezakeela deskubritu dugu. Enigmetan ere jolastu gara, gauzak ez baitira beti diruditena. Piratak bihurtu eta beste hamaika itsaso ezagutu ditugu. Indioak ere izan gara eta “indioarena” egiteaz gain, hainbat kulturaren inguruan ikasi dugu. Urarekin jolasean ibili gara eta errekara bisita egin dugu. Umeen ideiekin eta eurek antolatutako ekintzekin egun bat antolatu dugu, begiraleok ere asko baitugu ikasteko. Eta, guzti horren ostean, azkenean itzuli gara, hasieran ezezaguna zen basamortua oasi bilakatuta.

Harremanak sendotu ostean, txikienek handienetatik eta handienek txikienetatik asko ikasi ostean, barre, algara eta txantxa asko egin ostean, azkenean itzuli gara; berriz itzultzeko irrikitan!

Txantxiku Udalekuetan

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>