Txantxikuon ikasturte bukaera Hontza Extremen!

Igandean 50 txantxikukide inguru bildu ginen hamaika ekintza eta emozioz betetako ikasturte hau behar bezala agurtzeko. Goizeko 10:00etan bildu ginen ikastola parean Otxandiora eramango gintuen busaren zain. Bihurgunez betetako ordubeteko bidaiaren ostean erdi zorabiatuta jaitsi ginen busetik baina aurrean genuen abentura parkea ikustean gaitz guztiak desagertu zitzaizkugun. Goiz osoa eman genuen zuhaitzetatik zintzlik zirkuitu ezberdinak egiten eta era berean, gure bertigoa gainditzen. Eragozpen bakarra beroari aurre egiteko iturririk ez egotea izan zen, beste guztiagatik esan dezakegu euskeraz egun paregabeaz gozatzeko aukera izan genuela.

Txantxikuon ikasturte bukaera Hontza Extremen!Bukatzeko, gogorarazi nahi dizuegu igandekoa ikasturte amaierako jaia bazen ere, oraindik udalekuak ditugula aurretik, non 11 egun igaroko ditugun Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzen! Txantxikuon ikasturte bukaera Hontza Extremen!

Iku, iku, iku Txantxiku!

PD: Argazki guztiak sakatu hemen

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>