Txantxikuon egunpasa Gernikan!

Omako basora joateko hasierako asmoa aldatu behar izan genuen, eguraldi kaskarra zela medio. Honen ordez, Gernikara abiatu ginen igande goizean giro ezin hobean, aurten gurera etorri diren txantxikukide berriak ezagutzeko eta, noski, ondo pasatzeko asmoz. Egun polita igaro genuen, jolasean lagun artean.

Txantxikuak Astran

Gernikara heldu bezain laster, elkar ezagutzeko dinamikak egin genituen herriko plazan, arkupeetan noski, eta horren ondoren, Astrara abiatu ginen. Gernikako antzinako arma lantegia zena, gaur egun herritzarrentzat zabaldutako espazio autogestionatua da, herriko kulturgune eta bilgunea. Bertako proiektua ezagutu (herritarrek aurrera eramaten dituzten jarduerak eta tailerrak etab…) eta, hamaiketakoa jan ondoren, bi talde osatu genituen. Alde batetik, txikiak egon ziren eta haiekin konfiantza hartzeko Txantxikun ezagunak diren jolasetan aritu ginen: flopi flopi; erraldoia, aztia eta iratxoaren jolasa; izarra… Bestetik, nagusiek, eta haiekin aurten parapente koloretsu berria estreinatu estreinatu genuen maite zaitut, sagua eta katua eta marrazoa eta soroslea moduko jolasetan murgilduz.

Eguerdi partera, denok bazkaltzeko elkartu eta, etxetik ekarritako bazkari goxoa jan ondoren, tarte libre bat izan genuen. Labur geratu zaitzaigun: konturatu orduko dena jaso eta busera igotzeko ordua heldu zitzaigulako. Hurrengoa noiz egingo dugun zain iritsi ginen Deustura. Beharbada ez da uste bezain berandu izango, lehen asteburu pasa bertan dugu-eta!

Iku, iku Txantxiku !!!

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>