Txantxikuko lagunak Artziniegan egon dira asteburu pasa

Heldu zen larunbat goiza eta txantxikukideak Deustun elkartu ginen abentura berri baterako prest. Autobus bidaia musikatu batean iritsi ginen Artziniegara, eta ez zen nolanahikoa egokitutako etxea: frontoia, pinponeko mahaiak, izugarrizko jangela eta 11 gela erabilgarri. Bazkaldu eta kirol konpromisoak zituzten gainontzeko txantxikuak iritsi zirenean logelak banatu eta guztiz instalatu ginen. Baginen 50 pasa, begirale eta umeen artean!

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/12439387094/

Bueltan dira Deustuko inauteriak eta asteburu pasa honek mozorroaren prestaketa zuen helburu. Taldeetan banatu ginen mozorroaren nondik norakoak erabakitzeko (Jantzia, parafernaliak, soinua, koreografiak…)  baina lanean hasi orduko deskantsu bat egin behar izan genuen. Sorpresa izugarri polita oparitu zigun Artziniegak; gure aterpetxearen ondoko errepidetik txirrindularitza lasterketa bat pasatzen zen. Beraz, kalera irten eta gure indar guztiekin txirrindulariak animatu genituen, olatu eta guzti!

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/12439399164/in/photostream/

Lanera bueltatu eta buruari ondo eragin ostean, talde bakoitzaren ideiak amankomunean jarri genituen. Teoria praktikan jartzeko momentua zen, beraz, lanari ekin genion. Afaldu ostean, etxearen tamaina handia aprobetxatuz, ilunpetan, ezkutaketetan jolasten aritu ginen eta konturatu orduko baziren gabeko 12:00ak, beraz, “ohera, ohera trala la lara la la la la” abestuta erretiratu ginen.

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/12439375204/in/photostream/

Hurrengo goizean prestaketarekin jarraitu genuen. Ondoren, etxea goitik behera txukundu eta bueltarako garaia zen. Asteburu bikain honen ostean irribarre handi batekin bueltatu ginen denak etxera, leher eginda, baina esperientzia bikain baten pozarekin.

Beraz, presta dadila Deustualdea, inauterietan  maila bikaina emateko asmoa baitugu!

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/12439084683/in/photostream/

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>