Txantxikuak Berrizen

txantxiku berriz3

Aurreko asteburuan Berrizeko aterpetxean egon ginen Txantxikuak. Kurtsoko lehenengo asteburupasa izan zen eta urduritasuna nabaria zen aurpegi askotan. Ume eta begirale mordoa bildu ginen, beteranoak eta berriak, adin eta ikastetxe ezberdinekoak.
Olinpiadak, begiraleei piropoak, musika kutxa, tailerra, piropo posta, jolasak.. denetarik egin dugu!! Hamaika abentura eta istorioekin bueltatu gara Deustura. Larunbat arratsaldean argia joan zen auzo osoan eta ilunpetan egon behar izan ginen ia ordubete, linternak gora eta behera. Askok, parranda ona egin zuten gauean, eta seguraski logurearekin bueltatu ziren klasera…
Lagun berriak egin eta primerako esperientzia bizi izan dugu!!!!
Hurrengorako prest?

txantxiku argazkiak berriz1

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>