TXANTXIKUKO ASTE SANTUKO IRTEERA- Bernedo’16


Astearte goizean utzi genuen Deustu, gerturatu ziren gurasoei autobuseko leihatiletatik agur esanez. Aste Santuko txantxi irteera berri honek Euskal udalekuen elkarteko Bernedo zuen helmuga.

Baina azken urteotako ohiturak agintzen duen legez, aterpetxera heldu aurretik, Euskal Herriko txoko interesgarri bat bisitatu nahi izan genuen. Oraingoan Gasteizko Errekaleor auzo eraberritua aukeratu genuen.

Bertan bizi eta amets egiten duen Jonberen eskutik jaso genuen bisita gidatua, eta beraien proiektuaren berri lehen eskutik izan genuen. Gaztetxea, frontoia, eskola eta zinema ezagutu ondoren, okindegiko Jontxuk egindako ogi ekologikoa dastatzeko aukera ere izan genuen. Ilundu aurretik iritsi ginen aterpetxera, Bernedotar begiraleen ongietorri musikatua eta guzti.

Hurrengo egunean, eguzkiak berotzen zuen San Tirsoko tontorreraino heldu ginen bazkaldu aurretik, kexek eta protestek girotu zuten goiz batean. Baina hankak eta giharrak deskargatzeko aukera ere izan genuen asteazken hartan, masaje tailer berriztuaren forma hartu zuen gaubelan.

Bernedo 2016

Ostegunarekin batera etorri ziren euria eta hotza. Eta zelako hotza! Baina indarrak bildu eta sexualitatearen gaiari heldu genion gogotsu. Ezin imajina dezakegu zenbat daukagun ikasteko batak bestearengandik, eta zenbat eskertzen dituzten gaztetxoek era honetako solasaldiak. Azken gaua izanik piroposta etorri zen, noski. Eta  honek pijama desfileari eman zion hasiera, irabazleentzako diploma ta guzti!

Jolas gutxi batzuek apaindutako garbiketa eguna izan zen azkenengoa, ohitura dugun bezala Deustura berandu helduz eman geniolarik bukaera abentura polit honi. Hotzarekin apur bat obsesionaturik baina irribarretsu, oso irribarretsu!

Aste Santukoa bukatu da, baina… Udalekuetarako prest Txantxikukide?

Bernedo 2016

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>