Txantxikuak Malmasinen!

Aurreko igandean Bilboko beste txoko batzuk ezagutzera joan ginen Txantxikuak! Oraingoan Malmasin mendia igo genuen.

Igande goizeko nagiak alde batera utzi eta Deustun gelditu ginen metroz Boluetaraino joateko eta hasiera-hasieratik ondo pasatzeko gogoa nabaria zen ume zein begiraleengan!

Txantxikuak Malmasinen
Metrotik 10.15ean atera eta martxa ederra hartu genuen, izan ere, 12etarako tontorrera iritsi ginen eta bidean hamaiketakoa jateko tartea ere izan genuen! Batzuk jadanik nekatuta egon arren, bista paregabe horiek merezi zutela, zalantzarik ez dago. Bilbo inguruko eta hain ez inguruko mendiei errepasotxo bat egin, atsedena hartu, argazkiak atera eta bazkaltzeko toki bila jaitsi ginen. Bidetik kontu handia behar zela esan beharrik ere ez dago, lokatz artean ia-ia umeren bat galdu baikenuen!

Aldapa behera nahikoa egin ostean, azkenean, bazkaltzeko ordua iritsi zen; lekurik aproposema topatu eta bertan eseri ginen, motxiletan gordetako bokata goxo-goxoak jatera!

Txantxikuak Malmasinen

Indarrak behin berreskuratuta, ezkutatutako baloia atera eta jolasean hasi ginen! Zein ondo pasa genuen Izenen Gudara, Katu Katura, Katua eta Sagura, Pi-ra jolasten!

Eta orduan bai, metrora itzultzeko garaia heldu zen! Zenbat tardatuko genuen apostua egin genuen eta ume batzuk oraindik pozago itzuli ziren!

Hurrengora arte Txantxikukide!

IKU…IKU…. TXANTXIKU!

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>