Txantxikuak Gorlizen!

Eguraldi kaskarrarekin esnatu ginen Deustualdeko txantxikukideok. Irteerari goibel samar ekin bagenion ere, azkenean egun paregabeaz gozatu genuen Gorlizen. Goizean goiz bildu ginen Iruña kaleko metro geltokian. Behin Gorlizen, Troka abentura gunera hurbildu ginen eta zenbait ekintza burutu genituen, hondartzan piraguetan ibili edota hainbat jolasez beteriko ginkana bat egin.

Txantxikuak Gorlizen!Goizeko ekintzak atzean utzita, hondartzara joan ginen. Bertan bazkaldu eta hango lasaitasunaz gozatu genuen. Noski, txonbitoa ez zen falta izan, kroketarena egin genuen eta guzti! Egun zoragarria igaro eta gero, Deustura bueltatzeko unea heldu zen. Primeran pasatu genuen arren erre- erreta bukatu genuen gutako askok. Benetan espero baino egun politagoa pasa genuenaren seinale. Orain hurrengo topaketarako motorrak berotzen hasiak gara; udalekuak heltzear daude! GORA TXANTXIKU! Txantxikuak Gorlizen!

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>