Txantxiak Mundakan Plisti-Plasta!

Bizkaiko kostako herri xarmangarri honetan igaro dugu Txantxikuok ikasturtea ixteko eta udalekuetarako indarrak hartzeko azken irteera.

Goizean goiz Deustun bildu eta trena hartu dugu Mundakara, logure baina aldi berean gogotsu, han eguna pasatzeko irrikaz.

Laidatxu hondartzara heltzean, “Urdaibai KirolEroak” zain genituen eta haien azalpenak entzun, bainujantzia jarri eta, kremaz estali eta gero, ondo pasatzeari ekin genion.

Bertan hiru gune bereizten ziren, talde txikiak egin eta guztiek denetarik probatzeko aukera izan genezan. Guneetako bat piraguetan ibiltzea zen, beraz, bikoteka jarri eta “1,2,1,2…” erritmoari jarraituz eta koordinatuz, Izarora heltzea lortu genuen, korrontea gure aurka ibili bazen ere.

Txantxiak Mundakan 1

Beste gune bat rokodromoa zen eta bertan zer nolako eskalatzaile profesionalak garen erakusteko aukera izan genuen.

Txantxiak mundakan 2

Eta azkenik, hondartzan zegoen sare batekin, volleyball eta badmintonera jokatzeko gunea zegoen, hondartzan jolasteko material gehiagorekin batera.
Den-dena egin eta gero, gogotsu hartu genuen etxetik ekarritako bazkari goxoa eta ondoren deskantsatzeko tartea izan genuen.
Esan beharra dago, aukeratutako egun honetan eguraldia izan genuela lagun eta horregatik, noizbehinka uretan murgiltzearen beharra ere izan genuen.

Txantxiak Mundakan 5Txantxiak Mundakan 4

Txantxiak Mundakan 3

Deustura itzultzeko ordua konturatu gabe heldu zitzaigun, baina talde ederra elkartu ginela eta udari merezi duen hasiera eman geniola gogoratu genuen. Hona hemen horren isla: Txantxiak Mundakan 6

Esan daiteke, egun osoan zehar kirola egiten ibili eta gero, eta Mundakakoen leloak dioen bezala, benetako kirolEro bihurtu ginela! Orain udalekuetarako prestatzen jarraituko dugu…………………… Laster arte!!!

GORA TXANTXIKU!

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>