Txantxiak Laudion!

Aurreko igande grisa txantxikukideok gure sudadera berdeak jantzi eta elkarrekin eguna igarota alaitzea lortu genuen; aspaldi “elurretara” joateko plana zena, Laudioko herria ezagutzea bihurtuta.

Goizean goiz Deustutik irten eta trenez abiatu ginen Bizkaia eta Araba tartean dagoen leku lasaiera. Plaza polit eta estali bat topatu eta segituan ekin genion herria ezagutzeari joko alai eta biziaz, bi taldetxotan banatuta. Talde bakoitzak ezagututakoa komunean jarri ostean, gure tripek marmarka zeramaten denboratxo bat jadanik, beraz etxetik ekarritako bazkari goxo-goxoa jaten eta ostekoak konpartitzen hasi ginen.

Bazkalosteko tartetxoak aukera ematen digu gure kabuz bakoitzak gustokoen dituen gauzak egiteko: siestan, futbolean, berriketan zein euskal dantzak ikasten aritzeko. Ostean, Txantxikun ohikoak diren, bai eta berriki sortu ditugun jolas batzuekin disfrutatu genuen. Azkenik, neka-neka eginda trena hartu genuen Deustura bueltan, beste behin ere, irribarre batekin ohera sartuta, hurrengo txantxiekintza noiz etorriko irrikitan.

Txantxiak Laudion

Partekatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>