Neguan dantza afrikarrak

Urte berria dantzan hasiko dugu. Bi larunbat arratsaldez dantza Afrikar ikastaroa antolatu dugu San Inazioko merkatu zaharrean. Zuzeneko perkusioa izango da, gainera. Dantza eta yoga luzamenduak, benetako lujoa.

EGUNAK: Urtarrilak 26 eta Otsailak 16

ORDUA: 17:30 etatik 20:00 ak arte

TOKIA: San Inazioko merkatu zaharra

IRAKASLEA: Ainhoa Unzalu

PERKUSIOJOLEA: Asier Kerexeta

izena emateko berbaizu@euskanet.net edo 94 447 10 42

berbaizukide eta langabetuek 20 euro

besteek 25 euro

Partekatu

DANTZA AFRIKARRAK ETA MALIKO DOGON HERRIALDERA SUSTENGUA

Orain dela 4 urte Dantza Afrikarren Ikastaroa antolatu genuenean, ikasleen matrikulekin jasotako dirua Ghanako Sunyani herrira bidali genuen irakaslearen eskariz. Bertan, Tobogan berria eta bertako bi Emakume Elkartek sentiberatze tailerrak burutu ahal izan zituzten Berbaizutik bidalitako sosekin. Bertan ateratako argazki batzuk bueltan helarazi zizkiguten esker onez, atxikitutako estekan ikus daitekeenez.

Aurten urtarriletik hasita eta urtarrilera arte hiru Dantza Afrikar Ikastaro antolatu ditugu Ainhoa Unzalu dantzariaren gidaritzapean eta Adama Guindo musikari griota burkinabearen (Burkina Fassoko jatorrizkoak) zuzeneko parte hartze luxuzkoarekin. Guztira hiru ikastaroen artean 25 bat lagun aritu dira dantza afrikarrekin jo eta su, eta etorkizun ezinhobea opa diogu gure artean errotzen ari den zaletasun honi.

Hemen San Inazioko Merkatuan egindako hirugarren ikastaroko argazki sorta osoa ikusgai.

Bada lehen ikastaroko matrikuletako errekaudazio osoa Maliko Dogon Herrialdera bidali dugu oraingoan. Gaur egun hain egoera korapilatsua bizi duen Malira hain zuzen. Bertan CC ONG izeneko erakunde katalanak hainbat proiektu eramaten ditu aurrera, tartean haurren hezkuntza eta alfabetatzea, emakumeen eskubideen aldeko lana zein tokiko nekazaritza hobetzeko egitasmo ezberdinak.

Dantza Afrikarren Ikastaroaren bidez bildutako diru emaitza hara heldu denaren erakusle, Hombori eta Douen izeneko herrietatik hemen eskegi ditugunak bezalako argazki batzuk bidali dizkigute esker onez. Kolorez eta irrifarrez betetako argazkiak sinez. Ederrak benetan.

Ea datorren urtean aurtengo Dantza Afrikar ikastaroei segida ematen diegun eta euskaraz gorputzak erritmoz mugitu eta Adama Guindoren musikaz lagunduta dantzak ikasi eta gozatzeaz gain, Ghana, Mali zein beste herrialde afrikarren batean argazkietakoak bezalako lagun maitagarriak zuzenean sustengatzen ditugun!!

Dantza Afrikarrak: Ikastaroaren 2. zatia

Aurreko ikastaroan jendea gehiagorako gosez geratu zenez, atzo ekin zioten berriz ere Dantza Afrikarren ikastaroko bigarren zatiari. Aurrekoan bezala, lau asteartez izango da, arratsaldeko 19:30tan San Inazioko merkatuan.

Atzokoa galdu arren, oraindik gogoz dagoenik badago deitu (94-4471042) edo idatzi ( berbaizu@euskalnet.net ) lokalera!!!

Honatx ikastaroetan zuzenean jotzen duen Adama Guindok Burkina Fasson ateratako bideo euskalafrikar bat:

http://www.youtube.com/watch?v=Q7ViYL2kGJA&feature=player_embedded