Euskararen Eguneko Bertsolarien Bideoa

Elorri Bertso Eskolaren baimenarekin, hona dakarzkigu astelehenez, abenduak 3an, Euskararen Egunaren kariaz, Deustualdeko Unibertsoak Ibarrekolandako Kontserbatorioan ospatutako jai jendetsuan botatako bertso ederren bideo

parea. Lehenik Enekok botatako bakarkakoa:

http://vimeo.com/54898598

eta hemen Mikel, Enare eta Anderrek botatakoak:

http://vimeo.com/54898597

Zuekin guztiokin etorkizun oparoa du Deustuko bertsolaritzak eta euskarak!!!

Partekatu

Goseren ahotsez, Ibaia Deustun euskaraz mintzo zaigu

Deustuarrok 2.012ko Euskararen Eguna topera ospatzeko, hemen Goseren eskutik jaso dugun oparia. Orain dela

bi aste

Deustuko uretan ibili ziren jo ta su, lehenengo itsasorantz Erriberararte, eta gero berriz gora Bilbora pasa arte, euren diska berria aurkezten.

http://www.youtube.com/watch?v=dl1Bq1qLXus

Nahi duzuenean berriz ere etorri!

Abenduaren 3a: Deustualdeko Unibertsoaren ekitaldia Ibarrekolandako Kontserbatorioan

Ibarrekolandako kontserbatorioko areto dotorea izango da Abenduak 3,

astelehenez, Berbaizuk dinamizatzen duen Deustualdeko

Euskararen Unibertsoaren ospakizunaren topaleku. Bertan Deustualdeko ikastetxeetako ume eta gazteak bildu eta denok batera Euskararen Eguna ospatuko dugu. Gainera udazkenean antolatutako lehiaketen sari banaketa ere izango da; aurten Marrazki, Pegata eta SMS txapelketak antolatu ditugu eta urtero legez partehartzea handia izan da.

Ibon Urrutiak egingo ditu aurkezle lanak;  bertsolariak, tikitrilariak, zuzeneko musika, bideo-klipak…ez da ezer faltako!

Guk ere euskaraz bizi nahi dugulako!