Kultur outleta eta enkantearen balorazio ezinobea

Durangoko azoka bukatu denean guk ere gure kultur outleta eta enkantearen balorazioa egin dugu aste honetan. Jendetza hurbildu zen asteazken, ostegun eta ostiralean Mullerreneara. Elorri bertso eskolakoek

eman zioten hasiera hiru eguneko azokari, salgai izan genuena gustora erosi zuten hurbildu ziren euskaltzaleek eta arte lanen enkantea ere arrakastatsua izan zen. Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi! Argazki sorta hiru egunetan izan zena laburbilduz…..

Liburuak eta diskak nagusi izan ziren

baina eta arropak eta zapatak ere merke-merke saldu genituen

umeek ere beraien jostailu eta ipuinen txokoa izan zuten

eta horrela Mullerrenea azoka inprobisatua bihurtu genuen hiru egunez

zuzeneko musikaz gozatuz….

guk ere lagunartean abestuz….

barre batzuk eginez….

eta PREST! eta BERBAIZU babestuz..

MILA ESKER GUZTIOI!

Partekatu

Kultura Outleta gaur, bihar eta etzi Mullerenean (18:00 – 22:00)

Duragoko Azoka aurreratu eta Deustura ekarriko dugu aurten. Durangokoa baino astebete lehenago, azaroaren 28, 29 eta 30 arratsaldez, Müllerrenean kultura produktuak salgai jarriko ditugu oso prezio merkean. Hortik outlet izena.

Azaroak 28 asteazkena

Kultura outletaren inagurazioa, bertsolariekin (Elorri bertso-eskola) eta

jan-edanarekin, 18:00etatik 22:00etara, Müllerrenean.

Merke-merke: liburuak, diskoak, kamisetak eta bitxikeriak.

Azaroak 29 ostegunag>

Outletaren 2.eguna, (zuzeneko musika, Beñat) eta jan-edana, 18:00etatik 22:00etara, Müllerrenean.

Merke-merke: liburuak, diskoak, kamisetak eta bitxikeriak.

Azaroak 30 ostirala

Azken eguna, BERBAIZU´S SUBASTA, Deustualdeko artisten artelanen enkantea, Ane Zabalak zuzendua, eta jan-edana, 20:30etatik aurrera, Müllerrenean.

Subastatuko dira: akuarela, grabatua, erreprodukzioa, argazkia, patchworka…

Prest!-etik hartutako albistea.