Astelehenetik aurrera astebetez Euskal Kultur eskaintza zabalan Deustun

Ez da erraza Bilboaldean hurrengo asteko euskarazko programazio

zabala bezalakoa aurkitzea dena batera eta jarraian. Astelehenean hasi eta barikura arte antzerkia, zinema, musika, pailazoak, bertsolaritza, txotxongiloak, ipuinak.. euskaraz eta dohainik Bidarte Auzo Etxean eta

Ibarrekolandako Kontserbatorioan. Berbaizuk ere bere aletxoa jarri duenez programazioa ia osoki euskalduntzeko, hona gure babesa eta gonbitea. Onegin!!!

http://prestaldizkaria.files.wordpress.com/2012/11/deustura-blog-udazkeneko-kultura.jpg

Partekatu

Deustura Udazkeneko Kultura

Deustuko Bidarte Udaltegiak aste osoko eskaintza ederra Abenduaren 10etik 14ra, ia osoki euskaraz. Berbaizuk

bere aletxoa jarri du beste behin ere egitasmoa aberasten eta euskalduntzen. Tartean Jon Maiaren “Gazta Zati bat” filma, Xabier Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak

“Bi arreba”-rekin, Huts Teatroaren “Publikoari Gorroto” edo Napoka Iria rock taldea. Kalitate oso oso handia gure kaleetara eta euskaraz!!! Pagotxa!!!

http://prestaldizkaria.files.wordpress.com/2012/11/deustura-blog-udazkeneko-kultura.jpg