Azken egunetako Argazki apartak: Korrika Deustun, Martxelo Otamendi Ziztadan, Ezkur eta Kami, Vietato Pensare, Euskal Ezkontza…

Jaiak bukatuta, pasatako une ederrak oroitzeko eta horiekin berriz ere patxadaz gozatzeko unea heldu da orain. Ezin aproposagoak egunotako atseden egunak Natalia Poblacion berbaizukide eta argazkilariak ateratako argazki bilduma aberatsak arakatzeko.

Lehenik, ostegunez, Korrikak Deustun egindako kilometro hunkigarrietan bildutako jendetzari ateratako argazkiekin egindako bilduma:

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8580215968/sizes/z/in/set-72157633057105271/

Bigarrenez, ostiralarekin, Mullerenean Martxelo Otamendirekin Berriari Ziztada kanpainaren gaineko solasaldiko, Deustuko Kantujirako, Ezkur eta Kamiren saioko eta Vietato Pensareren kontzertuko irudiak jasotzen dituena:

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8581694119/sizes/c/in/set-72157633064867275/

Hirugarrena, igande goizeko Euskal Ezkontzako bilduma oparoa:

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8589604405/sizes/c/in/set-72157633078587975/

Eta azkena, jaietako bigarren asteburuko hainbat une zirraragarri jasotzen dituena: Tomate Lehiaketa, Pilota Partidua edo Tomatearen erreketa, besteak beste.. agur eta datorren urterarte sutan erretako Tomate deustuarra!!!!

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8590960734/sizes/c/in/set-72157633087315443/

Partekatu