Bertso Saio itzela Ibarrekolandan

Ekaina bukaeran gaude eta jada oporretan daude gure bertsolari gazteak. Aurten ere, ikasturteari bukaera emoteko Ibarrekolandako kontserbatorioan sekulako Bertso Jaia antolatu genuen. Gure umeak eta gazteak, zein baino zein hobeto aritu ziren. Eurokopa dala eta hona hemen Ainhoa Laparrak, Elorri Bertso Eskolako kideak egindako bertso sorta:

Krisiagaitik lurperatuko

omen da laster Europa

langabeziak famili pila

utziko ditu lur jota

gazteak gara eta lepoan

lotuta daukagu soka

baina guztia ahaztu dezagun

hemen dugu EUROKOPA!

Maite ez dugun selekzio bat

bazkaltzen dut egunero

egin gaituzte kolore gorri

ta horiaren bezero

Ramos, Casillas, Llorente, Silva

Alonso edo Negredo

nolako poza hartuko nuke

eliminatu ezkero!

Partekatu

Bertso Saioa eta Mikroipuin Lehiaketako Sari Banaketa

Deustualdeko Euskararen Unibertsoak antolatuta eta Elorri Bertso Eskolaren eta gure elkartearen partehartzeaz, ostiralean goizeko 10:30tan Bertso Saio mundialaz gozatzeko aukera Ibarrekolandako Kontserbatorioan!

Ekitaldi berean 2.012ko III. Mikroipuin Lehiaketako Sari Banaketa burutuko da.

Etorkizuneko Deustualdeko bertsolari eta idazle gazteen orainaz gozatzeko aukera ederra beraz ostiral goizez!

Imprimir