Afrikar Dantza Ikastaroaren 3. zatia

Ikasturteari amaiera eder bat emateko hirugarren zati bat izango du Dantza Afrikar ikastaroak. Aurretik ikasitakoa praktikan jarri nahi duenak zein lehenengoz afrikar dantzetara hurbildu nahi duenak hona aukera polita.

Aurrekoetan bezala, 4 eguneko ikastaroa izango da (ekainak 6 – 13 – 20 – 27an), eta Adama Guindo musikari griotaren zuzenekoa izango da dantzara eramango gaituena. Asteazkenero 19:30tatik aurrera San Inazioko Udaltegian (Errondoko 2, lehengo merkatu zaharrean).

Prezioa 30 eurotakoa berbaizukide, ikasle eta langabetuentzat, eta 40 euro langileentzat. Apuntatzeko deitu berbaizura (94-4471042) edo bidali eposta berbaizu@euskalnet.net – era.

Ikastaroaren ondoren Burkina Fassoko emakume hauen erritmoa hartuko ahal dugu dantzariok!!

Partekatu