Dantza Afrikarren Ikastaro arrakastatsua

Aurten berriz ere arrakastaz burutu dugu Dantza Afrikarren Ikastaroaren lehen zatia. Neguko bi larunbatetan San Inazioko merkatuan batu eta bertan arratsalde osoa eman genuen dantzariok zuzeneko perkutsioaz lagundurik. Eta gertatu ohi den bezala, parte-hartzaileak gehiagorako gosez geratu zirenez.. zer hoberik udaberrirako ikastaroaren bigarren zatia antolatzea baino!!!

Ahal dela, berriz ere perkutsio eta goniaren soinu ederraz lagundurik. Ordurarte, giharrak berotu eta mugimendu batzuk ikasten joateko…hona hemen hurrengo ikasgaia.

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/8539341453/in/photostream

Partekatu

DANTZA AFRIKARRAK ETA MALIKO DOGON HERRIALDERA SUSTENGUA

Orain dela 4 urte Dantza Afrikarren Ikastaroa antolatu genuenean, ikasleen matrikulekin jasotako dirua Ghanako Sunyani herrira bidali genuen irakaslearen eskariz. Bertan, Tobogan berria eta bertako bi Emakume Elkartek sentiberatze tailerrak burutu ahal izan zituzten Berbaizutik bidalitako sosekin. Bertan ateratako argazki batzuk bueltan helarazi zizkiguten esker onez, atxikitutako estekan ikus daitekeenez.

Aurten urtarriletik hasita eta urtarrilera arte hiru Dantza Afrikar Ikastaro antolatu ditugu Ainhoa Unzalu dantzariaren gidaritzapean eta Adama Guindo musikari griota burkinabearen (Burkina Fassoko jatorrizkoak) zuzeneko parte hartze luxuzkoarekin. Guztira hiru ikastaroen artean 25 bat lagun aritu dira dantza afrikarrekin jo eta su, eta etorkizun ezinhobea opa diogu gure artean errotzen ari den zaletasun honi.

Hemen San Inazioko Merkatuan egindako hirugarren ikastaroko argazki sorta osoa ikusgai.

Bada lehen ikastaroko matrikuletako errekaudazio osoa Maliko Dogon Herrialdera bidali dugu oraingoan. Gaur egun hain egoera korapilatsua bizi duen Malira hain zuzen. Bertan CC ONG izeneko erakunde katalanak hainbat proiektu eramaten ditu aurrera, tartean haurren hezkuntza eta alfabetatzea, emakumeen eskubideen aldeko lana zein tokiko nekazaritza hobetzeko egitasmo ezberdinak.

Dantza Afrikarren Ikastaroaren bidez bildutako diru emaitza hara heldu denaren erakusle, Hombori eta Douen izeneko herrietatik hemen eskegi ditugunak bezalako argazki batzuk bidali dizkigute esker onez. Kolorez eta irrifarrez betetako argazkiak sinez. Ederrak benetan.

Ea datorren urtean aurtengo Dantza Afrikar ikastaroei segida ematen diegun eta euskaraz gorputzak erritmoz mugitu eta Adama Guindoren musikaz lagunduta dantzak ikasi eta gozatzeaz gain, Ghana, Mali zein beste herrialde afrikarren batean argazkietakoak bezalako lagun maitagarriak zuzenean sustengatzen ditugun!!