Errigorako kanpaina berria asteartean martxan!

Martxoaren 6an Errigoraren kanpaina berria abian jarriko da Euskal Herrian. Proiektuak Nafarroako Erriberako nekazariari eta euskalgintzari laguntzen die. Batetik, nekazarien produktuak saltzen ditu proiektuak eta, bestetik, irabazien laurdena bertoko euskalgintzari ematen diote. Bi kanpaina egiten dira urtean: Gabonetakoa (saskiak) eta udaberrikoa (kontserbak eta olioa).

Horiek horrela, Berbaizu Euskara Elkarteak bere bazkideen eskaerak bideratzeko konpromisoa hartu du. Produktuak eskatzeko epea martxoaren 6tik 16ra arte zabalduko dugu eta telefonoz (94 447 10 42) zein emailez (berbaizu@euskalnet.net) egin dezakezue.

Animatu Erriberako nekazari eta euskaltzalei laguntzen!

Partekatu

Gaur 19:00etan Euskal Musika Ezagutzen Gazte Lokalean

Gaur 19:00etan euskal musikaren historian barrena ibiliko gara Deustuko Gazte Lokalean. Ibilbide musikatua izango da eta 60. hamarkadatik hona egon diren ‘hitak’ oinarri izango ditu, zein bere testuinguruan kokatuta. Esaterako, kanta puxka hau:

eta beste hau:

Gure setlist osoa entzun nahi baduzue, erdu arratsaldean Gazte Lokalera! Zuen eztarrien zain izango gara!

Euskal Musika Ezagutzen Gazte Lokalean- umoretsu 2 copia

Asteburua Barrian!

Inauteriek utzitako zapore goxoarekin, txantxikukideok asteburua Barriako aterpetxean igaro genuen. Larunbatean goizean goiz jeiki, hartu beharrekoak motxilan sartu eta kantu artean egin genuen Barriara arteko bidea; emozioz, dibertsioz eta bihurrikeriaz beteriko asteburuari ekiteko prest !!!
Heldu bezain pronto, motorrak berotzeko zenbait jolastxo egin genituen eta arratsaldean “Gerrilla Girls Quiz” gynkanarekin jarraitu genuen. Emakume gerrillera ezberdinak gynkanaren erdigune izan ziren, sua, jolas koperatiboak, interpretazio dinamikak… Ez ziren gutxi izan asteburuan zehar egindakoak. Iluntze partera, gaua gainean eta horrekin batera gaubela !!

Asteburua Barrian

Igandean adinka banatu eta formakuntza saio ezberdinak eraman genituen aurrera: sexualitatea, botere harremanak eta heteroaraua landu genituen, besteak beste.
Primeran genbiltzan, baina konturatu orduko Deustura itzultzeko ordua heldu zen.
Horrenbeste maite ditugun makarroiak bazkaldu eta dena txukunduta ondo, busera igo eta asteburu polit bati agur esan genion beste behin ere. Hau guztia atzean utzita ere, jaiak gainean ditugu eta Txantxikun lanean gaude!!!
Hurrengorarte, iku iku Txantxiku!!!

Bertso- bazkari batekin amaituko da Aferak larunbatean!

Aferez inguraturik gaude, aferek mugitzen dute mundua eta aferek osatzen dituzte gure eguneroko kezkak. Badaude aferen inguruan asko jakin baina isiltzea nahiago dutenak eta badaude ere aferetaz inoiz ez hausnartu arren berba eta berba egiten dutenak. Edonon entzuten dugu aferek bere joanean utzitako doinua, etxeetako eskatze txikienetatik telebistako plato handienetara. Eta hori baino ez diegu eskatuko irailetik aurrera Deustuko Herrikoan abestuko duten bertsolari gazteei, ez diezaietela ihes egin mahaigainean jarriko ditugun aferei, horren gutxi eta horren beste. Hau horrela, has dadila festa, aferaz afera jar dezagun gaia.

Aferak- Amuriza- Gaztelumendi

 Larunbatean, otsailak 24, bertso bazkari batekin amaiera emango zaio gure inguruan berritzailea izan den kultur jarduera honi.
Animatu!!!

Gometxatarren hurrengo abentura parte hartu nahi?

Gometxatarrek laster abiatuko dute abentura berria. Martxoaren 9an ekingo diote bidaia berriari eta bidaide bila dabiltza. Hiru abentura berri biziko dituzte udaberrian: Etxerik gabeko barraskiloa, Ilargia betetzen denean eta Bat, bi, hiru!

Gometxa- udaberria

Saioak astelehenetan 18:00etan izango dira Müllerenean. Zuen umeen izenak emateko guri idatzi, berbaizu@euskalnet.net, ala deitu, 94 447 10 42.